Errefuxiatuekiko hipokresia, Asperger sindromea eta 'This heat' musika taldea

Beleixe Irratiko esatari Maider Beteluren eskutik Sakana aldeko kontuen berri izan dugu. Ondoren, Aitor Kaltzakorta eta Oier Imazekin tertulian murgildu gara, eta errefuxiatuen krisi globalaren aurrean Europako agintariek duten jarreraz hausnartu dugu.

Audio_placeholder

Errefuxiatuekiko hipokresia, Asperger sindromea eta 'This heat' musika taldea

Loading player...
Zebrabidea
Zebrabidea

Asperger sindromea dutenen nazioarteko eguna izanik, Gautena elkarteko Jimmy Brosarekin hitz egin dugu sindromedunen egoera arintzen eta autismoaren gaia gizarteratzen egiten duten lanaz. Kultur sormenen tartean, Halabediko Jon Aranburuk Ibon Rodriguez musika kolaboratzailearekin hitz egin du eta 'This heat' taldearen musika nabarmendu digute.