"Bizi dugun uneak transmisioa birpentsatzea exijitzen digu, etorkizuneko formula berriak asmatzeko"

Euskararen biziberritzeak izandako bilakaerari heldu diote Jone Goirigolzarrik eta Xabier Landabideak. Orain arteko fasean, ezagutzari garrantzia eman zaiola uste dute, baina euskara dakiten askok une askotan ez erabiltzea oztopo bihurtu dela.

Audio_placeholder

"Bizi dugun uneak transmisioa birpentsatzea exijitzen digu, etorkizuneko formula berriak asmatzeko"

Loading player...
Jone Goirigolzarri Xabier Landabidea
Jone Goirigolzarri Xabier Landabidea

Haien hitzetan, esparru eta ikuspegi anitzetatik euskararen normalizazio garaikidea birpentsatu behar da, baita etorkizuneko formulazioak diseinatu ere. Euskararen normalizaziorako gakoez jardun beharrak anormaltasuna agerian uzten dutela baloratu dute, eta horri buelta eman beharra dagoela nabarmendu.