Joan den ostiralean, Euskaltzaindiaren egoitzan Euskara biziberritzen jarraitzeko erronkak jardunaldian egondako ekarpenei erreparatu die, besteak beste, erabilera sustatzeko egin beharrekoei. Demokrazia linguistikoaren alde egin behar dela aldarrikatu zen jerdunaldian, euskal komunitateak gainerako hizkuntza komunitateen aukera berdintasuna izan dezan. Horretarako, hiztun guztiak elebidunak izatea dela erronka nabarmendu du Elorriagak, baina horretara bidean hiztunei euskara jakiteko beharra sortu behar zaiela.