Hizkuntza kooperazioaren onurez ohartzeko hainbat galdera planteatu dizkigu Garabideko Andoni Barreñak. Hizkuntza gutxituetako komunitate indigenekin esperientzia elkartrukatu nahi dute, Euskal Herriak herri gisa metatutako jakintza partekatu eta besteengandik ikasteko aukera baliatu. Eskaintzeko daukaguna euskara biziberritzeko esperientzia izan daiteke, Barreñaren ustez, baina komunitate indigenengandik asko ikasteko aukera ere badugu.