Ainize Barea: "La llamada del Santa Teresa fue una sorpresa, pero me motivo, me tire a la piscina y me va bien".

Gaurko saioan Ainize Barea Santa Teresako futbol jokalaria elkarrizketatu dugu. Bareak Ugaon erregional mailan jokatzen zuen iragan arazoan Santa Teresaren deia jaso eta Badajozera joatea erabaki zuen arte. Beraz, hilabete gutxiren buruan bizitza erabat aldatu zaio, izan ere, gurasoen etxean bizitzetik eta erregional mailan jokatzetik, bakarrik bizi eta lehenengo mailan jokatzera igaro da. Bizitza berria ondo doakiola eta gustura dagoela kontatu digu.

Audio_placeholder

Ainize Barea: "La llamada del Santa Teresa fue una sorpresa, pero me motivo, me tire a la piscina y me va bien".

Loading player...
Ainize Barea
Ainize Barea

Halaber, Oihana Kortazarrek Andeak gurutzatuz Argentina eta Txile lotzen dituen El Cruce lasterketa irabazi berri du. Lasterketak orotara 100 kilometro ditu eta hiru etapetan zatituta burutzen da. Hiruretan nagusitu zen Kortazar eta esperientziaren berri eman digu. Bestalde, hauek izan dira gaurko saioko gainerako protagonistak: Esther Arrojeria (Bera Bera), Ainhoa Azaola (Zuazo), Nerea Arregi (Aiala Zarautz), Laura Arroyo (IDK Gipuzkoa EHU), Izaskun Garcia (Gernika), Miriam Arana (Orvina), eta Aida Bartolome (Leioa).