"Egunen batean euskaltegietako lana aitortu, eta hori duin egiteko bitartekoak esleitu beharko dira"

Urtea hasi berritan euskarak zeresana eman duela uste du AEK-ko Mertxe Mugikak, eta hiru albiste nabarmendu nahi izan ditu. Batetik, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak abian jarritako 'Euskararen txantxangorria'-ri heldu dio; bestetik, Euskaltzaleen Topaldiak antolatutako Topaldian euskaldunen aktibaziorako egin den lanketa aipatu du; eta, amaitzeko AEK-k berak abian jarritako 'AEK jendea' dinamikaz hitz egin du. Izan ere, urtero milaka ikaslek parte hartzen duten Euskal Herri osoko hainbat euskaltegitan, eta hori bermatzeko lan egiten duten irakasleen prestutasuna nabarmendu du Mugikak, besteak beste, etengabe formazioa jasotzen dihardutelako.

Audio_placeholder

"Egunen batean euskaltegietako lana aitortu, eta hori duin egiteko bitartekoak esleitu beharko dira"

Loading player...
Mertxe Mugika
Mertxe Mugika

.