"Testuak hizketa bihurtzeko teknologia erabiliz, webguneetako testua entzungo genuke eta bitartean beste zerbait egin"

Webguneak sortu zirenean eduki gehiena testuan bazegoen ere, Elhuyarreko Igor Leturiaren arabera, gaur egun askoz gehiago kontsumitzen dira audio eta bideo formako edukiak.

Audio_placeholder

"Testuak hizketa bihurtzeko teknologia erabiliz, webguneetako testua entzungo genuke eta bitartean beste zerbait egin"

Loading player...
Igor Leturia Azkarate
Igor Leturia Azkarate

Gainera, geroz eta ohikoagoa omen da webak pantaila txikien bidez eta batetik bestera mugituz kontsultatzea. Hargatik, interesgarria izango omen litzateke testuzko webguneak irakurri ordez entzuteko sistema garatzea. Horretan dihardu EHUko Aholab ikerketa taldeak, eta Elhuyarreko hizkuntza eta teknologia sailak ahots sintesi sistema garatu du.