Hiztun komunitateak ahots propioa bereganatu duela eta euskararen bizi indarra lehen lerroan jarri duela iruditzen zaio. Lagun erreferentzialek egindako deiari erantzun behar zaiolakoan dago, aditu nahiz arituen arteko adostasunak baikor izateko aukera ematen duela uste baitu. Zenbait diskurtso, aldiz, lekuz kanpo daudela ere iruditzen zaio, hiztun komunitatea hausteko helburua dutenak, adibidez.