Ondoren, euskalgintzako eta feminismoko borrokak elkarri egin diezaioketen ekarpenaz hausnartu dugu tertulian Itziar Arteaga eta Izar Mendigurenekin. Bilbo Hiriako Mieltxo Monfortek Txanpi Zamalloarekin hitz egin du Bizkako sagardotegi garaiaren irekieraz. Gizarte eta ekonomia gaien tartean, Koop57ko Liher Gonzalezek Iruñeko Udalari 'Andel' kudeaketa eredu alternatiboa proposatu dio. Amaitzeko, Joserra Senperenak ekarri dizkigu 'Free Otegi kantuz' dinamikaren eta emaitza izan den bideokliparen ingurukoak.