Vous avez accédé à un article payant en utilisant un clic de votre compte personnel.
"Dinamika herritarra indartuz, harriak mugitu, presoak etxeratu eta geroa eraikiko dugu"
Bilbo eta Baionako mobilizazioak deitu dituzten Sare eta Bagoazeko Teresa Toda eta Emilie Martinek guztia prest dutela esan digute: "orain pentsaera ezberdinetako herritarrak elkartzen jarraitu eta estatuen inmobilismoa irudikatzen duen harriari tira egiteko garaia da".
"Dinamika herritarra indartuz, harriak mugitu, presoak etxeratu eta geroa eraikiko dugu"
Loading player...
Manifestazioaren aurkezpena
Urte guztian herrietan preso, iheslari eta deportatuen eskubideen defentsan lanean dihardute Sarek eta Bagoazek. Gaur indar erakustaldia izango da Bilbo eta Baionan. Aurtengoa berezia dela aitortu digute, "bi mobilizazioek izan duten atxikimendu zabala" horren adierazle.