Kontziente da zenbaitek lan handia egin behar izan zutela bata zein bestea herritarren esku artean egon ahal izateko. Proiektua mende laurdenera iritsi da, nahiz eta traba askori aurre egin behar izan dien. Hala ere, herri komunikabideak betirako hor egongo direla segurua ez denez, gogora ekarri du euskarazko komunikabideetan inbertitzen denak hamar aldiz handiagoko onura soziala eragiten duela.