"Eskura dugu liburutegien kudeaketa integralerako euskarazko aplikazioa"

Bazter askotako liburuzainak bildu ziren Donostian, joan den astean, Zeelanda Berrian sorturiko 'Koha' programa libre eta doako batek lana nola erraztu eta hobetu dien azaltzeko.

Audio_placeholder

"Eskura dugu liburutegien kudeaketa integralerako euskarazko aplikazioa"

Loading player...
Fernando Berrizbeitia
Fernando Berrizbeitia

Horren bueltan hitz egin digu, gaur, Eima katalogoako Fernando Berrizbeitiak. Maorieraz opari esan nahi du koha hitzak, eta softwarea benetan opari gisa hartzen ari dira mundu osoko liburuzainak. Gurean ere sortu da Koha erabiltzaileen arteko komunitatea, eta hori indartzea dute helburu bertako kideek.