Gure hizkuntzaren osasunak gora-beherak izan baditu ere, geure ondorengoek topatuko dutenaren erantzule gaur egungo hiztunak garela uste du. Euskararekiko jarreraren arabera, bost mailatan sailkatu ditu hiztunak: belarrimotzak, euskara jakin eta erabiltzen ez dutenak, haurrekin soilik euskaraz egiten dutenak, ustezko erdal giroetan euskara baztertzen dutenak, eta beti euskaraz aritzen direnak.