"Istorio hau apurtxo bat deskontrolatu zaigu eta honen ondorioz irratsaio bat jaio da, Yellow Submarines" diote Maria eta Inesek.
Yellos Submarines saioari buruz galdetuta, zera erantzun digute " Saio eklektikoa izango da gurea; musika vintagea berreskuratuko dugu itsas hondotik eta nobedadeak amuz arrantzuko ditugu"
Beraz, adi. Hemendik aurrera, hamabostero, itsaso indie baten barruan nabigatuko dugu ordubetez Las Marines bikotearen konpainia ederrean. Lehendabiziko saioa, abenduaren 3an izanen da, ortzeguna.
Aurrerapen bezala, eta benetan ari garela frogatzeko...hemen Ines eta Maria, jo eta su, Info7 irratiko estudioetan...