Hargatik, independentzia eta hizkuntzaren egoera lotu ditu, eta galdera egin digu: "Prest ote gaude bertze gauza batzuei uko egiteko askatasunarengatik?". Mayaren ustez, euskara dependentea da eta bi gaztelania eta frantsesa independenteak, bi estatu independenteek sostengatzen dituztelako, hargatik, independentziak tresna izan behar luke gainerako estatu independenteekin hizkuntza harreman orekatua izateko.