Estitxu Garai Artetxe: "Irakasleok bermatu behar dugu gazteek euskara estandarrean aritzeko trebezia lortzea"

Unibertsitatean irakasle lanean dabilenetik, euskara batuaren eta euskalkien arteko gaiak, edo ikasleek horretaz duten pertzepzioak harridura eragiten dio Estitxu Garairi.

Audio_placeholder

Estitxu Garai Artetxe: "Irakasleok bermatu behar dugu gazteek euskara estandarrean aritzeko trebezia lortzea"

Loading player...
garai
garai

Ahozko testu bat prestatu eta gelakideen aurrean defendatu behar zuten ikasle zenbaitek ea euren euskalkian egin ote zezaketen galdetu zioten, eta Garaik eurek hausnartu beha zutela erantzun zien komunikazio egoera zein zen jakiteko. Eremu formalean egonik, euskara batua erabiltzea zela zentzuzkoena ulertarazi nahi bazien ere, gehienek euskalkaren aldeko hautua egin zuten. Euskara batuan aritzeko trebezia hartzea garrantzitsutzat du Garaik, eta euskalkira jotzearen atzean nagikeria dagolea iruditzen zaio, baita identitatearen osaketan euskalkiek duten pisua ere.