Elorrioko pediatra euskaldunak aurki hartuko omen du erretiroa, eta haren postua nork bete dezakeen zalantza du Montesek. Teorian, plaza horretarako euskararen ezagutza eskatzen bada ere, sarri ez dela legea betetzen azaldu du. Elorriora joan nahi duen pediatra elebidunik ez balego, behin-behinean pediatra erdalduna bidal baitezakete. Hargatik, jendeak horrekiko kontzientzia eduki eta pediatra elebiduna exijitu beharko luketela uste du.