Errefuxiatuen krisia, klima aldaketa eta EHko elikagaien salerosketa

Xorroxin Irratiko esatari Fernando Anbustegik euren bueltako berriak ekarri dizkigu irratien tartera. Tertulian, Aitor Abaroa eta Ander Perezekin bat egin errefuxiatuen krisi globalaz hausnartu dugu.

Loading player...
zebra
zebra

Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Mieltxo Monfortek Josu Larrinagari egindako elkarrizketari esker, klima aldaketaren ingurukoak jorratu ditugu. Gaindegiako Imanol Esnaolarekin Euskal Herriko elikagaien salerosketaz aritu gara. Amaitzeko, Gotzon Elizburuk Batura egitasmoaz Info7 irratian esandakoak bildu ditugu eguneko adierazpenetan.