Hala ere, garrantzitsua "euskaldun eleanitzak" izatea dela uste du: hizkuntza asko jakin bai, baina egunerokoan euskara erabiltzea nahi dugu. Iruditzen zaio gurasoek eragin dezentea izan dezaketela gazteen hizkuntza ohituretan, eta kontuan izan beharrekoak identifikatu ditu: etxetik hizkuntza aberatsa, eredu egokiak, eta erreferente asko eskaintzea.