Batzuetan, galdetzen omen dio bere buruari zergatik hartu ote zuen erabaki hori. Sei ikasturte igaro zituen horretan, eta parte hartu zuen txekiera-euskara hiztegia osatzen ere. Ilusioa egiten dio Euskal Herritik kanpo euskarari garrantzia emateak, baina tristura sortzen dio gure hizkuntzak Euskal Herrian bertan merezi duen aitortza ez izateak.