Petra Elser: "Kartelak elebitan ikustea ez da astuna, estatuko hizkuntzak parekotasunez tratatzea da"

Calgaryko (Kanada) aireportuan egotea egokitu zaio duela zenbait egun Petra Elserri, eta hainbat hizkuntzen presentzia zegoela ohartzeak eragindako sentipenez hitz egin digu.

Loading player...
petraelser
petraelser

Jendearen arteko elkarrizketetan ia beti ingelesa eta oso noizbehinka frantsesa entzun badu ere, kartel guztiak elebitan ikusi ditu, eta estatuko hizkuntzei ematen zaien trataera berdina nabarmendu du, nahiz eta badiren parekotasun ofizialik gabeko hizkuntza txikiak ere.