UNESCOren arabera, XXI. mendean hizkuntzen desagerpen masiboa gertatuko omen da, eta horrek jakintzan eta kulturan sekulako eragina izango omen du. Hizkuntza gutxi batzuk dira gehien hitz egiten direnak, eta horrek mundu ikuskera batzuk gailentzea dakar. Hizkuntza eta kulturaren dimentsioari gehiago erreparatu behar zaiola nabarmendu du.