Argazki baten tximeleta efektua

Argazki batek zer nolako eragina izan dezake kontzientzietan eta politiketan? Zer garrantzia du prentsa argazkilaritzak? Aylan Kurdi 3 urteko haur kurduaren argazkia ekarri digu Gari Garaialdek "asteko argazkiak" atalean, errefuxiatuen gaiaz hausnartu eta prentsa argazkilaritzak duen eraginaz gogoeta egiteko.

Loading player...
Haur kurduaren gorpua azalera eraman duten egunkari batzuk
Haur kurduaren gorpua azalera eraman duten egunkari batzuk

Aktualitateari edo egunorokoari argazkien bitartez begiratuko diogu tarte honetan. Horretarako, hainbat argazkilari izango dira gurean. Gaur, Bostok Photoko Gari Garaialde etorri zaigu eta mundu osoa zeharkatu duen argazki bat (edo bi) ekarri digu lehen lerrora: Turkiako hondartzan hilda agertutako Aylan Kurdi 3 urteko aurraren gorpua. Argazki batek zer nolako eragina izan dezake kontzientzietan eta politiketan? Zer garrantzia du prentsa argazkilaritzak? Horren jiran aritu gara "asteko argazkiak" atalean.