#AgurInfo7 «Esperientzia ona profesionalki zein pertsonalki»

Albistegietan aritutakoak, magazinak gidatzen, hauteskunde gauak,  asteroko irratsaioak, erreportaje zein bideoak...#AgurInfo7 tertulia honetako lau gonbidatuekin errez egin genintzazke beste bi tertulia, lan askotan ibilitakoak baitira irrati honetan.   Eneritz Urkola, Malen Aldalur, Ane Urkola eta  Erik Aznal hurbildu dira Donostiako estudiora, Batix Ezeiza telefonoz batu da. Orkestra gidatzen, berriz, Eider Olazar. 

Loading player...
|2018/11/25 22:07
Erik_aznal_eta_konpainia
Ane Urkola, Erik Aznal, Eneritz Urkola, Malen Aldalur

"Bostetako Dilentzia" saioa gidatu zuen Eneritz Urkolak Agin Labururi lekua hartuz. «Esperientzia handia izan zen saioa gidatzea, bai profesionalki, bai maila pertsonalean» esan du magazineko garaiak gogoratuz. Eta bera ere jarri dugu memoria ariketa egiten, eta bere #perlak aukeratu ditu. Lehendabizikoa Itziar Ituñori egindako elkarrizketa, garaian, Goenkaleko "Nekane", Arraldeko Ertzaintzaren burua. Urkolak gogoratu du gogoz prestatu zuela elkarrizketa, eta saiatu zela elkarrizketa ezberdin bat egiten, Ituño bera ohartu zen horrekin, eta eskertu egin zion  hain ondo prestatu izana «pila bat estimatu nion hori» aitortu du Urkolak.

Aukeratutako beste #perla bat Xabier Silveiria bertsolariari egindako elkarrizketa da. Larri irritsi zen bertsolaria Urruñako estudioetara, garaian, N-121 errepidea konpontzen ari baitziren eta tarteka leherketak egin behar zirelako trafikoa moztu egiten zuten. Elkarrizketa hasi eta berehala esan zuen Silveirak errepidearekin kexu: «suizidio bat da, 2 ordu 20 kilometro egiteko», baina iritsi zen Urruñara "Bostetako Diligentzia" saiorako eta gogoz gogoratzen du elkarrizketa hura Eneritz Urkolak.

Info7 irratiko beste lankide batzuek ere gogoratu dute "Korrika", eta hala egin du Eneritz Urkolak ere. «Gogoratzen dut kaos bat zela» esan du barrez, garaian, info7 Irratiko bi kide izaten ziren jarraipena egiten baina ez zen beti erreza beraiekin konexioa lotzea.  Korrikaren harira Alicia Iribarreni egindako elkarrizketa gogoratu dugu. Iribarren Tuterako AEK-ko arduraduna zen eta berak eraman zuen lekukoa lehen kilometroan.  Zer sentitzen da Korrika 16ren lehen lekukoa hartu aurretik? horixe luzatu zion lehen galdera.

Estudiora ezin izan da etorri, baina telefonoz hitz egin dugu Batix Ezeizarekin. Arratsaldeko albistegi zerbitzuetan aritu zien gurean, aurretik ere bazuen esperientzia irratian Ttanttankun irrati librean aritu baita urte askotan. «Oso ezberdina zen albistegitan aritzea» esan du Ezeizak, eta barrez  gogoratu du ere nola beti egoten ziren Info7 Irratiko estudioetan patxintxiak «oraindik ez dakit nork ekartzen zituen» aitortu du. Gerora aritu zen gurean: "Galtzetan Gordetzeko" saioa egin zuen Miren Azkaraterekin batera,  saioa gogoratu genuen #AgurInfo7 tertulia honetan.

Ezeizak ere aukeratu du bere gogoko perla: musika eta kartzelari eskaini zioten saioa.  Udako oporraldien aurretiko azken irratsaioa izan zen. Hasieran, Markel Ormazabalen testua izan zuten, jarraian bi elkarrizketatu, batetik Gorka Lazkano,Kashbad taldeko baxujole eta preso oiha, eta bestetik, Maria Rivero, Siroka taldeko abeslari eta senidea. Atzera begirako zatian , Sarri eta Pittiren ihesaldia ekarri zuten gogora. Hemen saioa entzungai.

Info7 irratiko uhinetan zabaldu zen beste saio bat izan zen "Zirimola". «Gazteek gazteentzako» saioa zela esan dute Malen Aldalur eta Ane Urkola ordezkariek. Eta ordezkariek diogu, "Zirimola" saioa kolektiboa izan zelako. Topatu.eus ek sustatutako saioan gazte talde ugari aritu zen gidari lanetan. «"Zirimola" gure lehen esperientzia izan zen irratian, eta urduri jartzen ginen sintonia entzute hutsarekin» esan dute, abentura bat bezala definitu dute bizitutakoa, gerora jabetu zirela ordu bateko saioak atzetik zuen lanarekin. Saioa egitea ikasketa prozesu bezala hartu zutela azaldu dute, eta beraien intereseko gaiak lantzen zituztela: albiste bitxiak, gaztesortzaileak...

Malen Aldalurrek eta Ane Urkolak ere aukeratu dituzte beraien perlak. Bi saio. Lehendabizikoan "Bi Bala" taldeko Iñaki Gurrutxaga eta Danele Sarriguren elkarrizketatu zituzten, aukeratutako bigarren saioa Gasteizko Herri Harresiari buruzkoa izan zen.

Berreskuratu dugu ere "Zirimola" lehen saioa iragartzeko spota.

Erik Aznal ere gonbidatu dugu gure #AgurInfo7 tertuliara. Hamaika lanetan aritua da Aznal gurean, mikrofono aurrean edo ta ikus-entzunekoetan. Berak egin zituen Mirari Martiarenaren #BTN17 bideoak. Entzun Mirari Martiarena berak bideo promozio horiei buruz emandako azalpelak, berak ere hartu baitu parte #AgurInfo7 tertulietan.

Atzera begira ere jarri dugu Aznal, eta aukeratu ditu bere perlak. Kataluniako prozesua hurbiletik bizitu zuen Aznalek, irailaren 3an ianean hasi, eta hiru egun beranduago onartu zen Kataluniako Parlamentuan lege dekretua. Urriaren 1ean, Bartzelonan izan zen Info7 Irratirako jarraipena egiten. Saio bereziko konexioa gogoratu dugu: «Azken momenturarte ez genekien zer gertatuko zen» gogoratu du Aznalek.

Hurrengoa beste perla berezi bat. El Salvadorreko irrati komunitarioen sareko ordezkari Oscar Beltran elkarrizketatu zuenekoa. Karelean udako magazinean  El Salvador inguruko erreportaje bat egiten izan zuen "Radio Venceremos" irrati komunitarioaren berri.  Euskal Herrian 80. hamarkadan irrati libreen booma nabarmendu du «errepresio egoera batean sortzen da mekanismo bat hausnarketa propioak zabalatzeko, baina estetika ez hegemoniko batean» esan du irrati libreei buruz, eta gonbita luzatu du ere, irratiak duen funtzioaren inguruan hausnarketa egiteko. Gomendagarria oso Oscar Beltrani egindako elkarrizketa. 

Gogoratzekoak ere Info7 Irratian egin diren hauteskunde gauak. Saio luzeak izaten ziren, bozkalekuak itxi  eta kontaketa egin artean, analisi, elkarrizketa eta konexioak egiten genituen tokiz toki. Erik Aznali EAJren jarraipena egitea tokatu zitzaion Sabinetxean. Ez du errez ahantzi bertan gertatu zitzaiona: protokoloa jarraitu ez eta Iñigo Urkullurengana hurbildu zen balorazio bila, uste baino lehenago etorri ziren bizkarzainak....

Gustora gogoratu ditugu boskote honek gogoratutako perlak, are gustorako elkartuko gara berriro haiekin abenduaren 15ean, Urruñan, egingo dugun #AgurInfo7 azken saioan.

 

ERLAZIONATUTAKO ALBISTEAK

 

 
Loading player...
Loading player...


Altsasuko gazteen kasuak zauri sakona eragin du euskal jendartean eta Info7 Irratian injustizia honen gertuko jarraipena egin dugu hastapenetik. Horren erakusle da guztia hasi eta hilabate eskasera Altsasun bertan egin genuen irratsaio-berezia, helburu nagusia zuen saioak. Momentuan hainbat hedabidek zabaltzen zuten Altsasuko irudi iluna ezeztatzea. Maiz hitz egin dute Altsasuko Gurasoek Info7 Irratian. Hau da, azken elkarrizketa