#AgurInfo7 Barandiarandarrak

#AgurInfo7 tertuliekin jarraitzen dugu, eta aste honetan gurean izan ditugu Barandiaran anai-arrebak: Doltza eta Aitzol. Lehenak "Hitzen Lihoa" goizeko magazina aurkeztu zuen gurean, bigarrenaren ardura izan zen 2011ko Gipuzkoako "G-Puntua" Bertsolari Txapelketa-ri jarraipena egitea. Lehendabiziko aldia da biak batera elkarrizketatzen dituztela, hala aitortu dute gurean,  plazerra izan da guretzako beraiekin solasaldia izan eta #perla ederrak gogoratzea.

Audio_placeholder

#AgurInfo7 Barandiarandarrak

Loading player...
Doltza Barandiaran eta Aitzol Barandiaran
Doltza Barandiaran eta Aitzol Barandiaran

Gai sozialak eta kulturalak lantzen ziren Doltza Barandiaranek gidatutako «Hitzen lihoa» magazinean: sukadaritza, zinea, literatura, sexualitatea, bertsolaritza....makina bat gai lantzen ziren 2 orduko tartean «kolaboratzaile talde izugarri bat sortu zen, astean behin, fin-fin erantzuten zuten, eskertzea besterik ez zait tokatzen» esan du ataundarrak info7 irratian lan egin zuen garaia gogoratzean.

Eskatu diogu berari ere hainbat perla aukeratzea, ariketa ez da erreza izan, baina hemen aukeratutako hirurak:

Irratia beti da ederra, baina are ederragoa elkarrizketatua parez pare baldin badago. Eta hori ere kontuan hartu du Doltza Barandiaranek perlak aukeratzerako oduan. Harribitxien artean, euskal musika esparruko bi talde erreferente: Sutagar eta Berri Txarrak taldeei egindako elkarriketak. 

Gogoratutako beste perla bat da Arantza Campos EHUko irakasleari egindako elkarrizketa. Genero berdintasunak atal berezi bat bazuen «Hitzen Lihoa» saioan eta "gatazka eta emakumea" gaia landu zuten berreskuratu dugun kolaborazioan.

Aitzol Barandiaranek ere gogoratu ditu tertulian Info7 irratian bizitutako hainbat momentu. Gure irratiak beti egin du apostu berezia bertsolaritzarekin. Bertso Txapeleketak hasieratik finaleraino, plazaz plaza, emititzeko apostua egin dugu, eta bidelagun izan dugu Aitzol Barandiaran, Gipuzkoako G-Puntua txapelketako jarraipena egin zuen gurean.  Aitor Sarriegik  jantzi zuen txapela, zuzenean kontatu zuen Aitzolek gurean, eta ondoren Doltzak elkarrizketatu zuen Sarriegik «Hitzen Lihoa» saioan. Horixe gogoratu dugun beste perla. 

 Baina Aitzol Barandiaran etxe hau bi aldetatik ezagutzen du, elkarrizketatzaile eta elkarrizketatu moduan. "Bi Bala" musika taldearekin maiz izan da gurean, eta elkarrizketa horiek ere gogoratu ditugu.