Dozenaka kolaboratzailek osatzen zuten «Hitzen Lihoa» magazina, hori nabarmendu du Doltza Barandiaran gidariak. Besteak beste, genero berdintasuna lantzen zen astero kolaboratzaile ezberdinekin, eta bertan hartu zuen parte Arantza Campos EHUko irakasleak. "Emakumea eta gatazka" gaia landu zuen Camposek, eta horixe aukeratu du saioko #perla moduan Doltza Barandiaranek. EHUko Emakume eta Gizonen arteko Berdintasun masterraren zuzendari zen orduan Campos.