#Info7Agurbira Donostiako herri-harresia, lagunak eta besarkada berezi bat

Donostiako Boulebarrean geldialdia egin dugu Gipuzkoako hiriburuan izan zen 'herri-harresia' gogora ekartzeko. Egun horietan gertatu zena bertatik-bertara segitu ahal izateko kazetarien 'talaia' izan zen kioskoan eseri ditugu Oier Lorente eta Mari Paz Casanova. 'Herri-harresian' parte hartu zuten biek, baina modu desberdinean. Lorente atxilotze arriskuan zegoen gazteetako bat da eta Casanova berriz, Egoi Alberdiren ama, alegia, Lorenterekin batera atxilotze arriskuan zeuden 9 gazte auziperatu horietako baten ama. 2013ko apirila hartan Donostian gorpuztu zen elkartasun horren alde biak batu ditugu, beraz, solasaldian; jasotzen duenarena eta ematen duenarena.

Loading player...
|07/12/2018 20:54

Elkarrizketa hasteko denboran atzera egin dugu eta 2013ko apirilaren 9an Donostiako Boulebarrean hainbat gazte auziperatuk eskaini zuten prentsaurrekoari erreparatu diogu. Agerraldi masiboa izan zen eta bertan, dozenaka lagunek babestu, Segiko kide izateagatik kondenaturiko 9 donostiarrek kartzelara zigortzen zituen Audientzia Nazional espainiarraren epaia publikoki hautsi eta onartzen ez zutela jakinarazi zuten. Desobedientziaren aldeko hautua egina zuten eta Boulebarrean bi aste luzez iraun zuen herri harresira deitu zituzten herritarrak.

Orduko hartan, Imanol Vicente, Nahikari Otaegi, Ekaitz Ezkerra, Aitor Olaizola, Adur Fernandez, Oier Lorente, Mikel Arretxe eta Egoi Alberdi gazte donostiarrak izan ziren zigortutakoak. Seina urteko espetxe zigorra ezarri zien Audientzia Nazionalak Segiko kide izateagatik. Elkartasunak eta herri harresiak ihlabete erdiz atzeratu zituen atxiloketak, azkenik, Ertzaintzak bortizki eta kolpeka harresia apurtu eta auziperatuak atxilo eraman zituen arte.

Oroitzapen gazi-gozoak

«Egun horietan sentimendu asko pasa zitzaizkigun burutik eta bihotzetik. Ia guztiak, esango nuke». Horrela gogoratzen du Oier Lorentek duela bost bat urte Donostiako Boulebarrean bizitutakoa. Bere hitzetan, «tentsioa zen gure eguneroko ogia, baina, batez ere, indarra sentitzen genuen, herriaren indarra eta babesa». Mari Pazek berriz, Boulebarreko 'herri-harresia' 24 ordukoa behar zuela erabaki aurretik egunero auziperatuen etxe atariraino egin zituzten zutabeak ditu gogoan. Izan ere, zutabe horietako bat bere etxeraino iristen zen, Egoi bere semea babesteko. «Kutxa bat bezala, denok batera», horrela oroitzen ditu Mari Pazek giza-kate horiek.

Besarkada bat

Berea semea babesteko 'herri-harresian' parte hartu zuen egun horietan ezagutu zituen pertsonak eta sortu ziren konplizitateak gogoan ditu ere Mari Pazek. Hori da hain zuzen, egun horiek oroitzerakoan modu baikorrean nabarmentzen duen ideietako bat ; «orain, egun horiek oroitzen ditudanean eta zerbait pooisitiboa atera nahi dudanean, egun zail horietan egin nituen lagunak dira, adin guztietako lagunak. Muturreko egoera batek zenbaiteraino batu ditzakeen pertsonak».

Oierrek berriz, egun gogor horietan eman zuen «besarkada bat» oroitzen du estima bereziarekin ; «Manifestazioa baten amaieran auziperatu guztiek elkarri eman genion besarakada bat oroitzen dut nik. Elkarri eman genion indarrarengatik, neri, behintzat, gelditu zaidan momentua da hori».

NOTICIAS RELACIONADAS