#AgurInfo7Perlak Ezin hitz egin "Amour" filma ikusi eta gero

Michael Haneke "Amour" filma Donostiako Perlak sailean ikusteko aukera izan zen 2012ko Donostiako Zinemaidian.  Ikusin handia zegoen film hau ikusteko, bost César Sari irabazi baitzituen aurretik (tartean zuzendari onena, emakumezko aktore onena, gizonezko aktore onena eta film onenarenak), gerora,  ingelesa ez den hizkuntza batean egindako film onenaren Oscar Saria eta Urrezko Palma irabazi zituen. Oihana Etxebarrieta eta Lur Olaizola  Info7 irratirako ari ziren Zinemaldiaren jarraipena egiten. Etxebarreitak #Info7Perla bezala aukeratu du lehen eguneko kronika. Aipatutako "Amour" fimak hitzik gabe utzi zuen. Pentsa bitan deitu zitzaioen irratitik, lehendabizikoan ezin izan zuen hitz egin. 

Audio_placeholder

#AgurInfo7Perlak Ezin hitz egin "Amour" filma ikusi eta gero

Loading player...

Aurretik ere aipatu zuen Richard Gere eta Susan Sarandonen protagonizatutako "Arbitrage" filma. Ez zitzaien sobera gustatu, baina, aitortu zuen bi izarrak parez pare ikusteak zirrara pixkat ere eragin ziola. Donostia Saria jaso zuen urte hartan Richard Gere