#AgurInfo7perlak BTN13ko iragarki-trama

2013ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako jarraipena egin genuen Info7 irratian. Saio guztiak eman genituen zuzenean, kanporaketetako lehen saiotik BECeraino. Gure jarraipena eta finalerako bi sarrera bikoitz zozketatuko genituela iragartzeko iragarki sorta ederra genuen. Hauxe BTN13ko iragarki-tramaren abiapuntua:  Bertsozale askori gertatu bezala Ion Telleria eta Maite Bidarte finalerako sarrerarik gabe geratu ziren, bazekiten erredakzioan bazirela sarrera batzuk gordeak, zer egin baina horiek lortzeko? Bai Telleriak bai Bidartek bai ala bai joan nahi zuten BECeko finalera, eta sarrera horiek lortzeko muturreraino iristeko prest zeuden...

Loading player...
|14/11/2018 22:56
3
Ion Telleria eta Maite Bidarte #BTN17

Kanporaketetatik hasi eta final handiraino iraun zuen iragarki-tramak. BECera deitzera ere iritsi ziren,  hango langileak pertsuaditu nahian... Hemen dituzue egin ziren kuña horietatik lehen laurak.

Esan beharra dago entzuleren bat baino gehiago kezkatu egin zela Telleria eta Bidarteren egoerararekin, eta sarrerak oparitzera ere iritsi zela batenbat. Eta bai, azkenean lortu zuten BECera sartzea. 


2. iragarkia «Info7 irratiko sarreran kolapsoa»

Loading player...


3. iragarkia «Txirrita berpiztu da?»

Loading player...


4. iragarkia «Ez gaude bakarrik»

Loading player...
NOTICIAS RELACIONADAS