Euskarabildua, euskara eta teknologia elkartzea helburu duen jardunaldi dibulgatzailea egingo dute ostegunean Donostiako San Telmon. Gardentasuna, parte hartzea eta lankidetza dira Gobernu Ireki baten oinarri, eta teknologiak ezinbesteko tresna. Xalba Ramirezek, Iametzako lagunak, jardunaldietan jorratuko dena aurkeztu digu. Erakundeek gardentasun atarietan informazio asko zabaltzen dute, baina nahikoak al dira? nolako eredua behar luke izan?