Mikel Urdangarin musikariak eta Alain Urrutia margolariak izandako elkarrizketa batetik abiatzen den bidaia-kontakizuna da 'Margolaria'. Bidaia aitzakiatzat hartuta, musikariaren barrualdean murgilduko gaitu filmeak. Oier Aranzabal zuzendariak esan digunez, hasieratik argi zuten ez zutela nahi Urdangarinen inguruko dokumental bat egin, pelikula bat baizik. Beste premisa, gai unibertsalak kontatzea.