Lezo Urreiztietak egindakoak ditu oinarri Josu Martinezen 'Jainkoak ez dit barkatzen' pelikulan. Martin Ugaldek 35 orduko elkarrizketa egin zion Urreiztietak eta protagonistak berak kontatuta istorio sinestezinak ezagutuko ditugu. Esaterako, Bizkaiak tropa frankistei zortzi hilabetez eustearen erru nagusia Lezorena izan zen, armaz betetako 17 itsasontzi ekarri zituelako; Franco akabatzeko ere egon zen... Gaur, Euskal Zinearen galan emango dute aurrenekoz Martinezen filmea. Halaber, Gure Oroitzapenak filmean, Joseba Sarrionandiaren inguruko pelikula sortan hartu du parte Martinezek.