Kalegorrian-ek alfonbra gorria jarriko du bihar!

Ramon Agirre, Fermin Muguruza, Josu Martinez, Maialen Beloki, Maddi Barber eta  beste gonbidatu ugari pasako dira bihar Info7 irratiko mikrofonoetatik Donostiako Zinemaldia aitzakiatzat hartuta egingo dugun saio berezian. Kursal parean dagoen Naiz gunean arituko gara goizeko 10:30etatik aurrera.

ZinemaldiaSaioaInfo7
ZinemaldiaSaioaInfo7

Aurten ere paseatuko gara alfronbra gorritik, baina ez bakarrik, ondoan izango ditugu euskal zinemagintzako zuzendariak, aktoreak eta , noski, zaleak.

Bihar, irailak 25,  izanen da Euskal Zinemaren Gala Victoria Eugenia antzokian, "Jainkoak ez dit barkatzen" filma estreinatuko da bertan. Filmaren zuzendari den Josu Martinez zuzendaria izango dugu bihar gurekin.

Hain zuzen, Euskal Zinemaren Galan jasoko du Ramon Agirre donostiarrak Zinemira saria.  Gonbidapena luatu diogu gurera etortzeko. Aurreko urteetan Imanol Uribe (2009), Álex Angulo (2010), Elías Querejeta (2011), Michel Gaztambide (2012), Juanba Berasategi (2013), Pedro Olea (2014), Karmele Soler (2015), Ramón Barea (2016) eta Julia Juaniz (2017) izan dira saridunak, eta aurten, 2018an, Ramón Agirre aktorearen ibilbidea ohoratuko da.

Arkitektura ikasi eta gero, Jaurlaritzak sustatutako Antzerti arte dramatikoko eskolan ibili zen Agirre eta haren lehendabiziko lan zinematografikoen artean dago 27 horas (27 ordu, Montxo Armendariz, Zilarrezko Maskorra, 1986) eta Ander eta Yul (Ana Díez, Zabaltegi-Zuzendari Berriak, 1988) daude. Baina luzea da zerrenda, Álex de la Iglesiasen  El día de la bestia, Pablo Maloren Frío sol de invierno, Asier Altuna eta Telmo Esnalen Aupa Etxebeste!, Emilio Martínez Lázaroren Las 13 rosas, Aizpea Goenagaren Sukalde kontuak, Aitor Mazo eta Patxo Telleriarem La máquina de pintar nubes, Alberto Gorritiberearen Arriya, Michael Hanekeren Amour, Fernando Francoren  La herida, Mikel Ruedaren Ezkutuan, Fernando González Molinaren Palmeras en la nieve,  Pedro Almodóvarren  Julieta, Fernando Truebaren  La reina de España eta Aitor Arregi eta Jon Garañoren Handia. Dudarik gabe badago nahikoa arrazoi Ramon Agirrek Zinemira saria jasotzeko. 

Gonbidatu gehiago pasako dira bihar NAIZ gunetik: "Margolaria" dokumentaleko zuzendari Oier Arantzabal, "Black is Beltza" animazio filma aurkeztuko duen Fermin Muguruza, "592 metroz goiti" laburmetraiako zuzendari Maddi Barber eta Zinemaldiko zuzendari orde Maialen Beloki, besteak beste.

Baina bihar, herritarrei ere eman nahi diegu hitza. Donostiako Zinemaldiak hori baitu berezi: herritar askok hartzen duela parte, horren adibide Ataungo herria. Aurten ere autobusa antolatu eta Donostiara etorriko dira filmak ikustera.