Larunbatean egingo dute Errenteria-Oreretan Bizipoza Jaia. Bizipoza osatzen duten elkarteen eskaparatea izateko balioko du, baita elkartasuna, bizipoza eta auzolanaren isladarako ere. Irrien Lagunak elkarteko Nerea Gartzia eta Bizipozako Leire Elizegik egunaren xehetasunak eman dizkigute. Errenteriara joaten direnek bizipoza sentituko dutela ziurtatu digute.