Donostiako Zinemaldiko 'Culinary Zinema' sekzioan estreinatuko dute Ander Iriarte eta Aitor Bereziartua zuzendariek 'Bihar Dok 13' pelikula. Basque Culinary Centerren ikasten ari diren mundu osoko zenbait ikaslek iraganera joko dute, 1966.urtera zehazki. Euskal kulturaren eta jendartearen baitan aldaketa gauzatu zen Gaur, Ez dok amairu eta Euskal sukaldaritza berriaren mugimenduekin. Sukaldarien begi eta sormenetik, garai hartako artisten erreferentziak hartuta sortze prozesua ezagutuko dugu.