Ostiralean hasiko da Donostiako 66.Zinemaldia. Maialen Beloki zuzendariordearekin egoteko aukera izan dugu. Sail ofizialean ikus daitezkeen «harribitxiez» gain, beste sailetan ikusgai egongo diren filmeak goraipatu ditu. Kalitatezko profil ezberdinak batzen dituzte aukeraketak egiterakoa, eta horren adibide ere sail ofizialeko epaimahaikideen ezaugarriak. Euskal ekoizpena «egonkortzen eta hazten» nabari du Belokik, eta Zinemaldian hauek duten «garrantzia» goraipatu.