Steve aurora misteriotsua

Aurora borealak ezagunak zaizkigu, baina orain Steve izeneko aurora berezia ikertu dute zientzialariek, Zientzia Kaierako Uxune Martinezek kontatu digunez. Aurorek itxura obalatua izaten dute eta eguzkitik etorritako partikula kargadunek magnetosferaren kontra jotzen dutenean ikusten ditugu. STEVEren kasuan, ordea, fenomenoak zeruan marraztutako marra luze baten itxura hartzen du, eta purpura kolorea hartzen du. Horrez gain, aurorak baino arraroagoak dira, gutxitan agertzen dira eta. Bi astetik behin horrelako kontuak ekarriko dizkigute Zientzia Kaierako lagunek.

Audio_placeholder

Steve aurora misteriotsua

Loading player...
Steve aurora Kanadan
Steve aurora Kanadan

.