Hur Gorostiaga [Seaska]: «Etorkizuna da jokoan, hurrengo urtean berriz ere ikasle kopurua emendatuko da»

Aurten 200 ikasle gehiago ditu Seaskak, eta Frantziar gobernuak 5,5 ikasle soilik proposatzen dituzte. Seaska handitzen doa ere lerro eta egituren aldetik. «25 irakasle behar ditu Seaskak matrikulazio horri erantzuteko» nabarmendu du Hur Gorostiaga Seaskako zuzendariak. Izenpetutako hitzarmena ez bete izana leporatzen diote Frantziar Gobernuari. «Prest gaude hitzarmen berri baterako, baina irakasle kopuru hori bermatu behar dute» gehitu du. Ikasturtea hasten den aldiro egoera honetan egotea ezinezkoa zaie eta aterabide «erreal bat» eskatzen dute.

Loading player...
|10/09/2018 12:33
Guz_seaska_blanquer_bobedme106
Hitz hartze ofizialeen tartean, publikoan jende guti zegoen eta gehien bat Seaskaren aldeko manifestariz osatua zen. © Bob EDME

.

NOTICIAS RELACIONADAS