Filtroko gertakariak oroitzeko Montevideoko manifestazioan parte hartuko dute Askapenako brigadistek

Asteazkenero bezala, Iraitz Gesalagaren eskutik Askapenako brigaden ingurukoak izan ditugu hizpide Karelean saioan. Palestinako brigadaren agurra, Bolibiara joandako kideen hausnarketak eta bukatzeko, Argentina eta Uruguayko brigadisten ingurukoak kontatu dizkigu Iraitzek.

Audio_placeholder

Filtroko gertakariak oroitzeko Montevideoko manifestazioan parte hartuko dute Askapenako brigadistek

Loading player...
Manifestazioa Montevideon, Filtroko sarraskiaren hogeigarren urtemugan. (NAIZ)
Manifestazioa Montevideon, Filtroko sarraskiaren hogeigarren urtemugan. (NAIZ)

Hain zuzen, ostiralean (Abuztuak 24) 24 urte beteko dira Filtroko sarraskia izan zenetik eta urtero bezala, aurten ere Askapenako brigadako kideek Filtron gertaturikoa oroitzeko, Montevideon izango den manifestazioan parte hartuko dute.

1994ko abuztuaren 24an Montevideon, Uruguayen, 3 euskal iheslari politiko estraditatzeko agindua eman zuen espainiar gobernuak. Manueltxo Goitia, Luis Mari Lizarralde eta Mikel Ibañez hain zuzen ere. Estradizio eskaera honen aurrean borrokaldia abiatu zuten euskal iheslariek, gose greba bat burutzeraino. Honen ondorioz hospitaleratuak izan ziren, Filtro deituriko ospitalean. Gose grebarekin batera Uruguayko zientoka herritar antolatzen hasi zen, estradizioa geratzea eskatuz. Manifestaldi eta protesta ekimen ugari izan ziren eta polizia militarrak gogor erreprimitu zituen. Erasoaldi horietako batean Fernando Morroni gaztea tiroz erail zuten zuten eta Roberto Facal labankadaz. Hori oroitzeko eta justizia eskatzeko, urtero manifestazioa egiten duten Montevideoko kaleetan.