Donostiako Txantxarreka gaztetxea errefuxiatuentzako harrera gune bihurtu da

Antiguako Txantxarreka gaztetxeko kideek hirira iristen ari diren errefuxiatuentzako harrera gunea sortzea erabaki dute, eraikina etorkinen beharrei erantzuteko baliatuz eta hauei arreta eta laguntza eskainiz. Gaur 15 pertsona egon dira lonetan, horien artean 2 haur. Instituzioetatik erantzun sendo bat ematen ez zenez, eta baliabide nahikorik ez zegoenez Harrera sareak egin zien proposamena gaztetxea errefuxiatuentzako harrera gune bezala erabiltzeko. Larunbat honetarako deitu dute manifestazioa «guazen Antiguo harrera auzo bilakatzera» lelopean. Antiguoko elizatik abiatuko da manifestazioa 12:30tan.

Audio_placeholder

Donostiako Txantxarreka gaztetxea errefuxiatuentzako harrera gune bihurtu da

Loading player...
txantxarreka manifestazioa
txantxarreka manifestazioa

Harrera sareko kideekin ere hitz egin dugu instituzioekin izan duten solasaldiei buruz, esan digu egina dutela eskaria Donostiako udaletxean eta gaur bertan jakingo dutela erantzuan.