Tolosara bidean da EuskarAbentura

Abenturaren ekuadorrera iritsi dira euskarabenturan parte hartzen ari diren gazteak. Araba atzean utzi eta Gipuzkoan daude jada,osasunez ere ongi, azken egunetako trabak gaindituta. Naroa eta Maiderrekin hitz egin dugu gaur, lehena komunikazio lanetan aritzen da eta antolatzaile taldeko kide da, bigarrena, abentura honetan parte hartzen ari den gazte Bilbotarra. Tolosan amaituko da gaurko eguna, eta kontatu dizkigute orain arte bizitutakoak eta ikasitakoak.  Biak oso pozik bizitzen ari diren abenturarekin «aurreikusitakoa baino hobeto ateratzen ari da dena» esan digu Naroak. 

Audio_placeholder

Tolosara bidean da EuskarAbentura

Loading player...
euskarabentura ormaiztegin, zumalakarregi museoa bisitatu dute
euskarabentura ormaiztegin, zumalakarregi museoa bisitatu dute

Goizeko sei terdietan esnatzen direla kontatu digu Maiderrek, eta gauetan txintxo joaten direla oheara, nekearen nekez. Lagun asko egin dituztela, baina asko direnez, oraindik guztien izenak ezin ikasi dabiltza. Izango dute horretarako astia baina, Euskarabentura uztailaren 31an bukatuko baita Getxon, eta ordurarte beraien berri izanen dugu asteartero Karelean saioan.