Publikatu berria den "Gaur galtzea tokatzen da" liburuaz galdegin diogu egileari, Gotzon Hermosillari. Liburua hamabi istorioz dago osatuta, bi ataletan: batetik, gaur galtzea tokatzen da, eta bestetik beste istorio batzuk. Lehen atalean gau giroan girotutako istorioak dira nagusi: drogak, musika, zerbait galdu dutenen istorioak... Bigarrenean kokapen ezberdinak dituzten ipuinak dira. «Ez nituen bilduma batean jasotzeko asmoz egin, soltean egin ditut azken urteetan eta orain liburu batean bildu», aitortu du Hermosillak.