GDPR. General Data Protection Regulation izena du Europar Batasunak martxan jarri duen datuen babeserako lege berriak. 2016. urteko maiatzean izan zen onartua legea. Baina, 2018. urteko maiatzaren 25ean aplikatu da. Lege honek Europar Batasuneko herritarren informazioa jasotzen duten enpresa guztiei eragiten die. Enpresa hori Amerikarra bada, adibidez, legea berdin errespetatu beharko du, Europarren informazioa jasotzen dutelako.
Hauek dira lege berriarekin batera nartu diren puntu nagusiak:
Baldintza terminoak azaltzen diren testuak argiak izan behar dira. Publiko ororentzat ulergarri eta teknizismorik gabekoak. Gainera, “onartzen dut” laukia ezin izango da klikatua agertu, zuk klikatu beharra izango duzulako.
Gure gestore edo abokatuak eskubidea izango du Facebooki, adibidez, edo gure datuak erabiltzen dituen edozein enpresari, gure inguruan daukaten informazioa eskatzeko eta datu horiek zein helburekin erabiltzen diren galdetzeko. Doanik eskaini beharko dute guzti hori enpresek.
Lege berriarekin gure datuak dauzkan enpresa bati informazio guztia ezabatzeko eskaria egin geniezaioke. Betebeharrak daukate dena ezabatu eta gu analizatzeari uzteko.
Enpresa baten zerbitzua utzi eta beste batengana jotzen badugu, datu guztiak migratzeko eskubidea izango dugu. Adibidez, telefonietan edo abokatu bufetetan, besteak beste.
Erabiltzen dugun zerbitzuren batean gure eskubideen urraketa bat edo irregulatasun bat eman bada, adibidez facebooken pasa zena, enpresak 72 ordutan erabiltzaile guztiak jakinaren gainean jarri beharko ditu.
Enpresaren batek lege berria errespetatzen ez badu 20 milioi euro arteko isuna jaso dezake edo bere urteko fakturazioko %4a ordaindu beharko du.
LEHEN HIRUHILEKOA EAEn: EUSTAT
EUSTAT, Euskal Estatistika Erakundeak EAEko lehen hiruhileko datuak argitaratu ditu. Horien artean teknologiarekin zerikusia dutenak aztertuko ditugu.
EAEn interneta biztanleen %78,7ak erabiltzen du. Pasa den urtean garai honetan baino %3,6 gehiago.
Telefono mugikorrak etxeen %94,5ean daude. Eta 15 urte baino gehiago duten herritarren %96,7k dute sakelako propioa.
Lehen hiruhilekoan Euskadiko etxeen %69,5ean dago ordenagailua. 15 urte baino gehiago dutene gazteen artean 10etik 7k dute ordenagailua euren etxeetan.
Interneten erabilera sektoreka; Ikasleak %99,1, langileak %96,2 eta langabeak %54,5.
Interneten produktu edo zerbitzuren bat erosi dutenak herritarren %50,4a da. Gehien erositakoak; Kirol-materiala (% 54,7), bidaiak eta oporretarako ostatua (% 38), etxerako produktuak (% 33) eta ikuskizunetarako sarrerak (% 21,7).
15 urtetik gorako biztanleen artean generoka hau da internet erabiltzen dutenak; Gizonezkoak %81,2 eta emakumezkoak %76,4. Hala ere, Emakumezkoak interneteko erabiltzaileen %50,4 dira eta gizonezkoak, aldiz, %49,6.
SAMSUNG ETA APPLE EPAITEGIETAN
7 urte martxan egon den borroka judizial baten inguruko albistea dugu jarraian. Izan ere, atera da samsung eta apple-ek hainbeste urtez izan dituzten epaiketen, behin betiko epaia. Apple-ek Samsung salatu zuen iphone-eko sistema kopiatzeagatik, Samsung S mugikorretan. Android sistema sortu aurretik, Samsung-ek bere sistema propioa sortu zuen mugikorretan erabiltzeko. Hain zuzen ere, sakelakoen S sortan egin zen plagioa. Garaiko Iphonek erabiltzen zuten IOS sistema kalkatu egin zutelako.
Apple-ek 1000 milioi euroko kalte-ordaina eskatu zion Samsung-i, baina azkenean epaiak 533 milioi euroko isuna ezarri dio enpresa Korearrari.
ZER EGIN DEZAKEGU GOOGLE ASSISTANT-EKIN?
Google assistant gure mugikorretan daukagun edo izan dezakegun Google-en laguntzaile artifiziala da. Android mugikorretan defektuz aurkituko dugu aplikazioa instalaturik eta IOS-etan guk bertan instalatu beharko dugu. Badakizue Android sistema google-ena dela eta IOS Apple-ena.
Oso praktikoa izatera irits daitekee aplikazioa. Autoan, adibidez, eskuen beharrik gabe ia mugikorreko funtzio guztiak erabiltzeko aukera izango dugulako ahotsa bakarrik erabilita.
Askok pentsatuko dute hau ez dela batere berritzailea Iphone eta Ipadetan `Siri´ laguntzaile artifizialak zerbitzu bera eskaintzen duelako. Azpimarratu beharra dago, Google-ek merkatu guztia kendu diola apple-li egun zerbitzu honi dagokionean. Google Assistant behin frogatuta, Siri barregarri geratzen delako. Momentuz ez da zerbitzua euskaraz ekainiko, bai gazteleraz eta frantzesez.
Gauza asko dira Google Assistant erabilita egin genitzazkeen gauzak, adibidez: Whatsapp mezuak bidali, sms-ak erantzun edo deiak egin… Hori guztia, eskuak erabili gabe, noski! Oinatz lagunari mezu bat bidaltzeko egin behar den gauza bakarra da, mugikorrari esatea: «Google enviar whatsapp a oinatz» Ondoren honek galdetuko dizu ea zein den bidali nahi duzun mezua. Deiak egiteko egin behar dugun gauza bera egin beharko dugu, agindua eman.
Google assistant aplikazioa erabilita gure mugikorreko tresna ia guztiak erabiltzeko aukera izango dugu; wifia itzali, bluetooth-a aktibatu, linterna piztu, internet datuak desaktibatu etab.
Hainbat galdera praktiko ere egin geniezaioke aplikazioario, egunerokoan oso erabilgarriak izan daitezkeena; «Zein eguraldi egingo du Donostian?». Kuadrillan dudak sortzen direnean... «Zein da munduko pertsonarik azkarrena?»
Android mugikoretan, normalean, instalatua izango dugu zerbitzua. Erdiko botoia sakatuta mantenduta lortuko dugu zerbitzua abiaraztea. Eta ezarpenetan aktiba genezake “okay google” esanda, zuzenean aplikazioa zabaltzea. IOS-etan App Store-an sartu beharko gara hori deskargatzeko.
#Datraolat GEHIGARRI BERRIA
Twitterren erabiltzaileentzako trikimailua azalduko dudan hurrengoa. Bukatu dira traola deklikatzeko arazoak! Izan ere, ZUZEU plataformak atzo argitaratu berri zuen iametza interaktiboaren nabigatzaileentzako gehigarri berria.
#Datraolat izena duen gehigarria twitterreko txioetan erabiltzeko herraminta bat da. Honi esker traola eta erabiltzaile izenen ostean izkiak idatzi ahal izango dira marratxo eta ikur desberdinak erabiltzeko beharrik gabe!
Sartu zaitezte hemen .Estekan eta bertan izango duzue Safari, Google Chrome eta Firefox nabigatzaileentzako deskarga linkak.
GRABATU ORAIN AUDIO MEZUAK ESKURIK GABE WHATSAPP-EN
Nola bidali daitezke audio mezuak whatsappen mugikorra ikutu gabe?
Orain posible da aktualizazio berriarekin! Konbertsazio bat ireki eta ahotsa grabatzeko botoia zapalduta mantendurik kandatu bat agertuko zaigu gure behatzaren goikaldean. Behatza zerrapora irristatzen badugu, ahots mezua pantaila zapaldurik izan gabe grabatu ahal izango dugu!
Erabilgarria da tresna berri hau adibidez, gitarra jotzen badugu, gure lagun bati ikasi dugun abesti bat grabatu eta bidaltzeko.