Erreka idorrek uste baino CO2 gehiago ixurtzen dute. Urte askoan karbonoaren ziklo globalean, ez da kontuan hartu erreken eragina, lurreko eta itsasoko ekosistemetan bakarrik oinaritzen ziren kalkuluak. Baina azken 10 urtetako ikerketek frogatu dute errekak erreaktore biogeokimiko handiak direla eta karbono asko ixurtzen dutela atmosferara.