[ERREPORTAJEA] Loiolako bake prozesua, Imanol Murua kazetariarekin

2001ean Elgoibarko Txillarre Baserrian hasitakoa Loiola, Oslo eta Genevan garatu zen. Baina parte hartzaileak ez ziren azken akordio bat erdiesteko gai izan. Orduan Espainiako Gobernuan zegoen PSOEk eta ETAk Europan negoziatzen zuten bitartean, Euskal Herrian, Loiolan zehazki, EAJ, Batasuna eta PSE bildu ziren 2006ko irailetik azaroa bitarte.

Audio_placeholder

[ERREPORTAJEA] Loiolako bake prozesua, Imanol Murua kazetariarekin

Loading player...
Loiola
Loiola

12 bilera egin zituzten guztira, eta aurreakordio bat lortu bazen ere, hurrengo bileran ez zuten akordiorik sinatu. Imanol Muruaren esanetan ez "ezker abertzalearen egiturak ez eta ETAk ere ez zutelako ontzat eman. 'Loiolako hegiak' liburua idatzi zuen Muruak eta berarekin hiz egin dugu prozesuari buruz.

Elkarrizketa hauek ez aurrera eta ez atzera geratu ondoren egin zuen ETAk Barajasko aireportuko erasoa. Su-etenak eta ETA eta Gobernu Espainiarraren arteko negoziaketek aurrera jarraitu zuten arren, ez zen akordiorik lortu mahai horretan ere.

2007ko Ekainean eman zuen ETAk amaitutzat su-etena, eta beraz, baita bake prozesua ere.

Elkarrizketa osorik entzun dezakezu hemen:

Loading player...