Pasa den apirilaren 17an hasi zen epaiketa gaur amaitu da Madrilen. Altsasuko zortzi gazte epaitu dituzte. Iazko urriaren 15 goizaldeko gertakariak epaitu dituzte. Altsasuko (Nafarroa) taberna batean kaleko jantzitako bi polizia eta beren bikotekideak jotzea terrorismo delitutzat jo zuen Espainiako Auzitegi Nazionaleko Instrukzioko 3. epaitegiko epaile Carmen Lamelak, eta hark aginduta atzeman zituzten zortziak.