Amaia Elu

Datu Babesen lege berriak aztertzen (RGPD eta LOPD)

Facebookek  50.000 miloi erabiltzaileen datu pertsonal saldu dizkio, Cambrigde Analytic enpresari, Trumpen kanpaina politikoa diseinatzeko edo Brexitaren bidegarritasuna jakiteko erabili izan dira eta honek izan duen iskanbila eta eragin duen kezkarekin bat dator hurrengo maiatzaren 25ean sartuko diren datu babesaren bi lege berriak;

Audio_placeholder

Datu Babesen lege berriak aztertzen (RGPD eta LOPD)

Loading player...
Talaiatik Amaia Elu
Talaiatik Amaia Elu

bata ezagutzen dugun LOPD, Datu Babesaren Lege Organikoa, Espainiak duen datu babeserako araudi berriztatua da, bigarrena lege berria, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra edo RGPD, datuak babesteko europar araua da, 2016an onartu zen eta maiatzean jarriko da martxan. Antzekoak dira baina ezberdinak.

Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra (DBEO) legeak,  europar hiritarren datuak erabiltzen dituzten enpresa guztiak bete beharko dute, nahiz eta europar estatuan egon ez kokatua. Enpresa denek eduki beharko dute datuak kudeatzeko ordezkari bat eta argi ta garbi utzi beharko dizkie erabiltzaileei zertarako erabiliko dituzten datu horiek, edozein arazo izanez gero datuekin, 72 ordu izango dute kontrola duten aginteei abisatzeko. Datuak partekatuz beste enpresa batzuekin, eman dizkienak izango dira arduradunak arazoak egonez gero.

Datuak maila ezberdinetan sailkatuko dira, genetikoak eta biometrikoak eta ahazteko eskubidea egongo da. Erabiltzaile modura guk geuk baimendu beharko ditugu gure datuak nahi baditugu eman ala ez, eta gutxienezko adina datuak erabiltzeko16 urtekoa izango da.

 Datu Babesaren Lege Organikoan (DBLO) azpimarratzekoak izango dira, datuak emateko adin txikikoek 13urtetik gora egin ahalko dutela. Oinordekoek edo familiakoek eskubidea izango dute hildakoaren datuak jasotzeko edo kentzeko saretik. Publizitatea bidali aurretik, lehendabizi begiratu beharko dute jaso nahi ez dugun eta aukera hau errespetatu. Orain arte enpresen artean datu babesa ez da aintzat hartu, 2016an hamarretik lauk ez zuten bezeroen datuak babestu, baina hemendik aurrera kontu gehiagorekin ibili beharko gara zigorrak oso altuak izango dira eta.