23:00etan: Aste ilunari hasiera emateko melodia gordinak dakartza Burdinola saioak

Suediako Necrophobic taldearen "Mark of the Necrogram" diskoa izango dute protagonista, nazioarteko nobedadeen artean. Monotheist, The Crown eta Unreal Overflows banden berriena ere eskainiko dute. Herriko Burdina atalean, berriz, Bizkaiko Dormanth taldearen "IX Sins" diskoa nabarmenduko dute, Horzdun eta Funeral Sun banden doinuekin batera. Metalzaleak tarteak osatuko du programa. 23:00etan bat egin heavy metalarekin!

Necrophobic band
Necrophobic band

.