Amaia Elu

Robotak saltzaile

Robot saltzaileen lehen saiakuntzak japoniarren eskutik iritsi zitzaigun banketxeetan eta hainbat dendatan, beharbada adimen artifizialaren bidez bezeroen arreta hobetu ahal zutela ikusi zutelako, izan ere robot haiek pertsonek baino umore hobeagoa erabiltzen zuten, erabiltzaileenganako harremana atseginagoa eginez eta lanean eraginkorragoak zirelako produkzioa hobetuz.

Audio_placeholder

Robotak saltzaile

Loading player...
Talaiatik Amaia Elu
Talaiatik Amaia Elu

Sistema automatizatuen hasiera besterik ez zen izan; gaur egun hainbat dendatan aurkitu dezakegu norberak ordaintzeko kutxak edo eskaera ezberdinak egiteko makinak, udaletxeetan, gasolindegietan edo merkataritza dendetan, eta hauek izan dira lehen pausoak retail edo jende masari saltzeko prozesuetara ekarri dizkigun aurrerapausoak roboten bidez.

Amazon erraldoiak  zabaldu berri du pertsona gabeko lehen supermerkatua, Amazon Go, bertan, erosleak nahikoa du dendara sartzean mugikorra eskaneatuz produktuak hartzen hasteko, eta amaitu ostean berriz makinatik pasatuz, produktu guztiak eroslearen Amazon kontuan agertzen dira ordainduta. Guzti hau posiblea da teknologia ezberdinen loturekin, ordenagailuen bidezko ikusmena, sentsoreen fusioa eta hainbat algoritmoen konbinazioekin.

Behar izan gehien duten pertsonekin pentsatu dute Carrefour  dendatan, hauek, erosketak egiteko prozesua errazteko asmoarekin robot laguntzaile bat jarri dute martxan, Wiigo Retail; mugikortasun arazoak duten pertsonek erabili ahal izango dute, haurdunek, elbarrituek edo adineko pertsonek. Robot honen gaitasuna, eroslearen atzetik jarraitzea da erosketak eramanez, horrela erosleak ez du pisurik eraman behar . Jarraipen hori egiteko irudi aintzatespena teknologia erabiltzen dute, hau da, robotak, eroslearen aurpegia aztertu ondoren bera jarraitzeko agindua du, eta 2 segundo besterik ez du behar horretarako.