Beste askotan bezala, ordea, urrutiko intxaurrak 14, gerturatu eta lau. Egia da misioak egingo direla, baina ibilgailu robotiko eta zunden bidezkoak izango dira. Ez dute eskifaiarik emango. Beraz, ez, gizakiak ez du aurten zapalduko Ilargia.
Hala ere, bada urrutirago joan, eta Ilargian base iraunkor bat jartzeaz hitz egin duenik. Hain zuen, duela bi urte han base iraunkor bat jartzeko asmoa zuela adierazi zuen ESAko zuzendari berriak. Izena ere eman zion, Moon Village.
Hori bai, aitortu zuen gutxienez hogei urte beharko direla hori lortzeko. Lehenago joango ote da gizakiren bat ilargira! Eta behin eskatzen hasita, emakumea izan dadila, ezta? Bada garaia!
Nahi izanez gero, irakurri Ilargirako egitasmoei Moon Villageri buruzko xehetasun guztiak Elhuyar aldizkarian: “Ilargia, hain hurbil, hain urrun”